martes, 25 de noviembre de 2014

GENERO BORTXARIK GABEKO GIZARTE BATEN ALDE. 19,00 BOULEVARD

  Esta tarde a las 19,00H en el Boulevard, movilización contra la violencia de género.



 Azken urten honetako zoritxarreko balantzearen balorazioak emakumeen eta gizonen arteko erlazioak desberdintasuna eta diskriminazio matxistek eusten dituzten oinarri patriarkaletan finkotzen direla dio. Hare gehiago, botere publikoek Estatu osoan emakumeen aurka ematen diren eraso sexual, hitzezko irain eta hilketenganako gauzaezko erreakzioa eta gizartearen parte handi baten onespena kontuan hartuta.
Emakumeen aurkako eraso guztiak desberdintasun eta diskriminazio patriarkalaren kontestuan ematen dira. Benetako berdintasunean oinarritu eta finkatutako gizarteak krisialdi ekonomikoa fenomeno honen aitzaki izatea utziaraziko luke.
Emakumeen gorputzaren irudia objektu soila bezala erakusten jarraitzea, komunikabide eta publizitatetik egiten den bezela, baina baita arlo sozial eta politikoetatik ere emakumeenganako jokabide iraingarriak argi eta garbi ematen direnean, pisu handiko mezu sexistak bidaltzen dira, indarkeria matxista eta desberdintasuna inplizituki sustatzen dituztenak.  
Benetako berdintasuna prebentziotik eta hezkuntzatik eraiki behar da. Erasoak saihesteko martxan jartzen diren politika eta estrategiek maila guztietara zuzendutako hezkuntza afektibo-sexualetik atera behar dute, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko errespetuan eta benetako berdintasunean oinarritzen den sexualitatea garatzen duen hezkuntza. Horregatik, gazteak dira patriarkatuaren aurkako borrokan lehenengo unetik borroka egin behar dutenak, haiek izango dira benetako berdintasunerako bidea egingo dutenak eta bere baitan egongo da gizarte berdintzaile eta ez-sexistaren eraketa.

Eta noski, aurrekontu eta politika publikoetan ematen diren murrizketen aurrean, berdintasun politika aktibo, integral eta partehartzaileak garatzeko giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak sendotu daitezen eskatzen dugu, genero-indarkeriarik gabeko gizartea sortzearen alde, Istanbulgo hitzarmenak genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko dionaren eta kolektibo feministek bultzatutako proposamenen ildotik

No hay comentarios:

Publicar un comentario