miércoles, 18 de diciembre de 2019

Udal Gobernuak Belartza II-ri buruzko epaia ez betetzea ahalbidetzen jarraitzen duela salatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak

Belartzako eremuan aurreikusi diren egitasmoen eta egindako lanen inguruan polemika
handiak egon dira azken urteotan. Bertan egin nahi duten merkataritza gune handi
berriaren aurrean oso kritikoak agertu dira, besteak beste, Donostiako dendariak,
añorgatarrak eta mugimendu ekologista.




Pasa den uztailean, Belartza II eremuan udal gobernuak emandako baimen bat legez
kontrakoa zela adierazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak.
Zehazki, Belartza II eremuan hainbat tona harri botatzeko Eneko Goiaren udal gobernuak
emandako baimen bat legez kanpokoa izan zela adierazi du auzitegiak. Gogoratuko
denez, epaitegiek harriak kentzeko eta harriak bota baino lehen eremua zegoen egoera
berrezartzeko eskatu zioten Donostiako udalari, bertan zeuden zuhaitzak, landareak eta
abar berrezartzea ahalbidetzeko.



Epaiaren aurrean, EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak Udal Gobernuari azalpenak eskatu
zizkioten, alde batetik, sententziaren aurrean ze jarrera hartuko zuten jakiteko eta,
bestetik, egindako kudeaketa txarragatik ea autokritika egiten zutela egiaztatzeko.

Jakina, PNV-PSEren gobernuak ez zuen berak egindako kudeaketa txarra onartu, eta
harriak kendu arte, enpresari isunak jartzen jarraituko zuela esatera mugatu zen. Orduan,
legearen arabera ezarri daitezkeen 10 isunetatik 6 ezarrita zeuzkaten. Era berean, Udal
gobernuak adierazi zuen enpresak bere eginbeharra betetzen ez bazuen, udalak berak
subsidiarioki harriak mugitu beharko zituela.

Denbora pasa da, eta epaiaren exekuziorako epea datorren astelehenean, abenduaren
23an, amaituko da. Zer egin du Eneko Goiaren gobernuak uztailetik hona? Denbora
pasatzen utzi, besterik ez. Epaia irmoa izan arren,eremua ez da lehen zegoen egoerara
itzuli eta, beraz, epailearen agindua ez da bete. Eta horrek hainbat kalte-ordainak ekar
ditzake Udalarentzat, hau da, Eneko Goiaren taldeak erakutsitako utzikeriagatik
Donostiako herritar guztiek ordaindu beharko ditugu.

Belartza II.aren inguruan gertatu den eta gertatzen ari den guztiak agerian utzi du, beste
behin, EAJ-PSEren Udal Gobernuak ze jarrera ulerkorra hartzen duen gutxi batzuen
beharren aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario