miércoles, 15 de diciembre de 2021

Elkarrekin Donostiak salatu du Hiriko Zuhaiztiaren Plan Zuzentzaileak 4 urteko atzerapena duela onartu zenetik


Donostian, 2021eko abenduaren 15an


Haizea Garayk, Ezker Anitza-IUko zinegotzia Elkarrekin Donostia udal taldean, Zuhaiztiaren Plan Zuzentzailea gauzatzeko atzerapena salatu du. Plan hori aurreko legealdian onartu zen, zehazki 2017ko maiatzean, eta lau urte geroago oraindik ez da lizitaziora atera.

 

Elkarrekin Donostiak berriro galdetu dio Udal gobernuari hilabete honetako batzordeetan zergatik ez den aurkeztu 2017an onartutako Hiriko Zuhaiztiaren Plan Zuzentzailea. Era berean, ezkerreko koalizioko zinegotzi Haizea Garayk gobernuari galdetu zion hiriko zuhaitzen gainean garatzen ari diren hobekuntza-ekintzez; izan ere, "4 urte baino gehiago igaro dira plan hori osoko bilkuran onartu zenetik, eta oraindik ez dugu horren berririk izan".

Zinegotziak gogorarazi du lehenago, 2019ko abenduan, Plan Zuzentzaileari buruz galdetu zuela, eta udal-gobernuak adierazi zuela esleipen-lehiaketarako baldintza-agiria idatzita zegoela, eta lizitazioaren aurreko fasean. “2019ko abenduan, zerbitzu juridikoek baldintza teknikoen agiria aztertu zain zeudela jakinarazi ziguten. Denbora aurrera zihoala eta oraindik aurkeztu gabe zegoela ikusita, 2021eko martxoaren 5ean berriz ere interpelatu genuen, eta orain berriro. Gure harridurarako, bi urte geroago erantzuna berbera izan da, plana lizitazioaren aurreko fasean dagoela”, Garayk dioenez.

"Udal gobernuaren interesik eza ikusten dugu, bere erantzukizunaren utzikeria. Sinestezina da baldintza-agiria bi urtez tiradera batean sartuta eduki eta hatz bakar bat ere mugitu ez izana", gehitu du ezkerreko zinegotziak.

Ezkerreko zinegotziak ohartarazi du, Plan Zuzentzaile honen faltan, gai asko atzeratzen ari direla behar bezala konpondu gabe; esaterako, Ingurumen eta Parke eta Lorategien sailen arteko koordinazioa, hirian egiten diren mozketa- eta inausketa-jarduerak kontrastatzeko. Sailen arteko koordinaziorik ezak eta Plan Zuzentzailearen bidez definitutako irizpiderik ezak jarduera arduragabeak eragin dituzte, hala nola, zuhaitz osasuntsuen mozketa masiboa hirian zehar, arrazoirik gabe, edo berdegune naturalen aurkako erasoak, Belartza edo Lourdes Txiki, besteak beste".

“Zuhaitzen Plan Zuzentzaile bat ezartzea ezinbestekoa da hiriko zuhaitzak hobetzeko ekintzak modu ordenatuan garatzeko, zuhaitzen kalitatea eta, azken batean, hiriko biodibertsitatea hobetzeko. Gobernuari eskatzen diogu ez dezala gehiago itxaron edo luza. Lau urteko atzerapena dugu eta galdetzen diogu geure buruari zenbat denbora itxaron behar dugun gobernu honek aurrera egin dezan”, amaitu du Garayk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario