jueves, 2 de febrero de 2023

Ezker Anitza-IUk neurri handiagoak eskatzen ditu Euskadin lan-ezbeharrei aurre egiteko

 Donostian, 2023ko otsailaren 1ean

  • Ezker Anitza-IUk deitoratu egin du atzo Donostiako Prim kalean lan-istripu baten ondorioz hil zen langilearen heriotza, eta babes eta doluminak helarazi dizkie familiari eta hildakoaren gertuko pertsonei.

Atzo, Donostian, Prim kaleko eraikin batean lanean ari zela langile bat altuera batetik erorita hil zen azken lan-istripuaren aurrean, ezkerreko alderdiak kezkatuta ikusten du Euskadin lanean istripu larriak eta hilgarriak areagotzen ari direla. “Arazo oso larria da, eta premiazko neurri zuzentzaileak behar ditu”. Erakundearen arabera, “istripu horiek gertatzen jarraitzen dute lan-baldintzak ez direlako optimoak, eta prebentzio- eta segurtasun-neurriak ez direlako betetzen”.

Ildo horretan, Ezker Anitza-IUk gogorarazi du erakunde horrek “beti zainduko duela langileen lan-eskubideak urratzen ez direla, baina baita lanaldietan babes- eta prebentzio-arloan ahalik eta bermerik handienak lortzea ere, gizarte aurreratu batean pentsaezina izango litzatekeelako pertsona batek bizitza galtzea lan egiteagatik edo lanera joateagatik”.

Horregatik guztiagatik, erakunde ezkertiarrak erakunde eskudunei eskatzen die behingoz indar ditzatela ikuskapenak eta kontrolak, lan-eremu guztietan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea betetzen dela zaintzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario