miércoles, 14 de julio de 2021

Elkarrekin Donostiak Udal Gobernuari eskatzen dio karga posible guztiak aplika ditzala hiriko etxebizitza hutsekin amaitzeko

 Donostian, 2021eko uztailaren 14an

Haizea Garayk, Elkarrekin Donostia udal taldeko zinegotziak (Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta Equo-Berdeek osatzen dute) gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren dekretuak aukera ematen du hutsik dauden etxebizitzen kanona beste ezarpen batzuekin bateragarri egiteko, hala nola etxebizitza hutsen gaineko OHZren errekargua, baina EAJ-PSEren gobernuak aukera hori baztertu egin du.

Haizea Garayk, ezkerreko koalizioko zinegotziak, Udal Gobernuari interpelatu egin zion joan den astelehenean Donostiako Udalean egin ziren batzordeetan, Udal Gobernuak hiriko etxebizitza hutsei karga bikoitza ezartzeko aukera zergatik baztertu zuen azaltzeko, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 8an etxebizitza hutsei eta etxebizitzaren helburu soziala betetzeari buruz emandako dekretuaren arabera.

Garayren hitzetan, "Udal Gobernuak ez du kontuan hartzen Donostiako biztanleen errealitatea, etxebizitzaren neurrigabeko prezioen aurrean gero eta zailago ikusten dutenak beraien bizi-proiektua hirian garatzea". Ildo horretan, koalizioko zinegotziak gogora ekarri nahi izan ditu 2020ko hiri-barometroan etxebizitzaren inguruan argitaratu diren azken datuak. Bertan jasotzen denez, hileko batez besteko alokairua 1.217 eurokoa da, eta etxebizitza berrien zein erabilien salmenta-prezioak % 5 igo dira azken urtean.

Garayk ohartarazi duenez, "Mundu mailako pandemia batek eragindako krisi sozial eta ekonomiko baten aurrean gaude; hala ere, etxebizitzaren prezioa hazi egiten da, eta horrek, zalantzarik gabe, donostiarrei eragiten die, beren diru-sarreren zati handi bat oinarrizko ondasun batera bideratu behar baitute, pertsona guztien eskubide subjektibo bat, zaurgarritasuna areagotuz".

Zinegotziak gogorarazi du egungo bizitegi-larrialdiko egoerak anbizio handiko neurriak behar dituela, etxebizitza alokairutik ateratzeko legezko mekanismo guztiak erabili behar direla. "Ezinezkoa da hirian lau mila etxebizitza huts baino gehiago egotea eta legeak jasotzen dituen karga guztiak ez aplikatzea, hirian etxe hutsak egotea saihesteko".

Horren harira, Garayk uste du Udal Gobernutik jasotako erantzuna "guztiz onartezina" dela; izan ere, EAJko Ogasun zinegotziak uste du OHZren errekargua eta hutsik dauden etxebizitzen kanona aplikatzeak "gehiegizko kostua" ekarriko diela hirian etxebizitza hutsak dituztenei.

Koalizioko zinegotziak gogorarazi duenez, orain arte etxebizitza hutsei OHZren gainean ezarri zaien errekargua "ez da nahikoa, argi eta garbi", Bizigune programako datuak ikusita, "Hutsik zeuden etxebizitzak sartzea ez lortzeaz gain”, Garayk gogorarazi duen bezala, programa horren bidez Etxebizitzaren Sozietate Publikoan kudeatzen den etxebizitza-kopurua, Etxegintza, “2016 eta 2020 bitartean, 369 etxebizitzatatik gaur egungo 298 etxebizitzatara jaitsi da”. 

Ezkerreko koalizioaren arabera, "Udal Gobernua ondasunak pilatzen dituztenen alde jartzen da egoera ahul bat pairatzen dutenen aurrean, ezin dutelako bizitzeko tokirik izan", eta hori "guztiz onartezina" dela uste dute.

Hori dela eta, Elkarrekin Donostiak Udal-Gobernuari eskatzen dio bide guztiak erabil ditzala hirian dauden etxebizitza hutsekin amaitzeko, eta, horrela, hala nahi duten pertsona guztiek gure hirian bizitzeko aukera izan dezaten, beren bizi-proiektua garatu ahal izan dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario