jueves, 16 de septiembre de 2021

Ezker Anitza-IU Donostiak pisu turistikoen kontrolatzen zituen udaltzaingoaren unitatea berrezartzeko eskatzen dio Goiari

 Donostian, 2021eko irailaren 14an


Ezker Anitza Donostiak salatu duenez, uda honetan Goiaren gobernuak aldez aurretik abisatu gabe erabaki du Bitartekaritza eta Ekintza Komunitarioko Unitateak (BEKU-UMAC) hiriko pisu turistikoak kontrolatzeko lanarekin amaitzea, eta zerbitzu hori ematen zuten agenteak udaltzainen irudi korporatiboko kanpaina bat garatzera bideratu dira. Hori dela eta, Udaleko Ezker Anitza-IUko zinegotziak, Haizea Garayk, alkateari galdetuko dio hilabete honetan udaletxean egingo diren batzordeetan, zerbitzu hori itzul dadin. Zinegotziaren hitzetan, "Unitate honek egiten zuen ikuskatzea ezinbestekoa da egoera irregularrean dauden pisu turistikoak aurkitzeko, eta, horregatik, berriz ezartzeko eskatzen dugu."

Hasiera batean, zerbitzua martxan jartzearen helburua auzokoen moduko hainbat gatazkatan bitartekotza egitea zen, baina hirian azken urteotan pisu turistikoak ugaritu direla ikusita, unitateak gatazka horietan egon zitezkeen irregulartasunak kontrolatu eta detektatzea erabaki zen. "Gogorarazi nahi dugu 2018an martxan jarri eta bi hilabetera, ikuskaritzek eta lizentzien berrikuspenak 165 etxebizitza ixtea ahalbidetu zutela, jarduera-lizentziarik ez zutelako", adierazi du zinegotziak.

Ezkerreko partiduan ez dute ulertzen unitate hori kentzeko arrazoiak; izan ere, unitate horrek etxebizitza turistikoak ikuskatzen zituen, hau da, salaketak jasotzen zituen, jarduera-lizentzia zuen ala ez egiaztatzen zuen, eta abar, batez ere kontuan hartuta hirian dagoen etxebizitza-arazo larria eta etxebizitzetan mota horretako jarduera turistikoen gorakada. "Etxebizitza horiek zaintzeko lanak beharrezkoak dira oraindik hirian, eta, gainera, ulertezina da zerbitzu hori udan bertan behera utzi izana, garai horretan turismo gehiago baitago hirian", "Udal gobernuaren erabaki horren aurrean azalpen bat baino ez dugu aurkitzen; horrek ez du hiriko jarduera mota horien legezkotasuna kontrolatzen jarraitu nahi", gaineratu du Garayk.



No hay comentarios:

Publicar un comentario