martes, 8 de marzo de 2022

MARTXOAREN 8 HONETAN, GORA EMAKUME BORROKALARIAK!

Martxoak 8, Nazioarteko Emakumeen Egunean Emakumeen aldeko borroka ikusaraziz aldarrikatzen jarraitzen dugu, eskubideak, gizartean parte-hartzea eta errekonozimendua direla medio.

 
Asko gara egunero borrokatzen garenak kapitalismoaren logikak iraultzeko egun honetan, Kapitalismoa eta patriarkatuak sortzen duten desberdintasunak agerian utziz. Kolonbiako Emakumeak abortua 24 astera arte despenalizatzea lortu berri dute, Indiako emakume nekazariek ahaldundu egin dira Modiren aurkako matxinadan, euren papera aldarrikatuz eta legeak iraultzea lortuz. Feminismoak aurrera eginarazten diola munduari gogorarazten diguten adibideak dira. 
 
Bi urteko pandemiaren ondoren, agerian geratu da gure egituraren prekarietatea, politika neoliberaletan oinarritua dagoen sisteman du oinarria. Europako funtsak ez dira erabiltzen defizitak iraultzeko baizik eta pairatzen ditugun ekonomia mantentzeko. Enpresek prekarioa ez den lana sortzen dutela gezurretako logika jarraituz.  
 
Estatuko “Plan Corresponsables” deritzona, pertsonen beharrak eta zaintza lanen duinketei erantzutearen alde egiten du baina ez da eztabaida soziala eman, ia enpresak zaintza lana horietan nola inplikatuko diren antolatzen duen eztabaida. Bizitzeko eta zaintzeko denbora izatea merezi dugu. 
 
Era formalean sortzen diren eta erroko beharrizanak asetzen ez dituzten berdintasun planak bihurtu behar dira. Enpresak zaintza lanekin konprometitu behar dira langileei ondorio txarrik ez dakarren neurriekin soldata-arrakala pentsioetan, besteak beste, pobreziaren feminizazioa ekartzen du. Emakume pentsiodunak astelehen oro salatu dute gure herrietako plazetan. 
 
Berandu goaz ere, gure etxeko langileen 189.OITaren hitzarmena martxan jartzeko. Eskubiderik gabeko eta 2.mailako langileen moduan mantentzen dira, desegin behar diren lan abusuak eta eraso matxistak pairatuz. Honen aurrean, emakume razializatuek kapitalismoaren menpe dagoen extranjeria legea salatzen dute. 
 
Erresidentziak bigarren plano batera pasa dira eta bertako feminizatutako enpleguen baldintza prekarioak ez dira aldatu, zaintzen kalitatea ere bermatu ezin dela. Zentzu honetan, 20 asteetako amatasun bajak eskartzen ditugu, aitekin partekatuak, osasun erakundeen gomendioak jarraitu ahal izateko. 
 
Emakumeen duten gainkarga, euren osasunean islatzen da. Emakumeei errezetatzen dizkigute gizonezkoei baino Psikofarmako bikoitza beste inolako neurririk hartu gabe. Osasun mentaleko arazoek arreta espezializatutako neurriak behar dituzte. 
 
Sexu-indarkeriaren biktimentzako 24 orduko arreta-zentroak sortzea, arreta integrala ahalbidetu eta koordinazio-mekanismoak arlo guztietara heltzeko tresna bat izan behar du. Hezkidetza bultzatzen duten politikak jarri behar dira martxan, biolazio. Kultura honi aurre egiteko. Gaur egun oraindik ere, emakumeak objektu sexual bezala tratatzen dira eta baimena, desioa eta gozamena ukatu egiten dizkigute. 
 
Horregatik guztiagatik, IUk aberastasuna birbanatzea eta bidezkoa den sistema fiskala ezartzea aldarrikatzen dugu. Patenteak askatzea txertoen negozioa geldiarazteko eta biztanleria osoaren immunitatea arintzeko. Aldaketa bat behar dugu. Logika aldaketa bat haiz zuzen ere, non zaintza lanak erdigunean jartzen ditugu eta eskubideak lehenetsiko dituena. 
 
Nahiz eta askok ahaleginak egin, historian ikusezinak izaten jarraitzen dugu. 
 
Feminismoa beharrezkoa izaten jarraitzen du eta desberdintasunen eta gorrotoaren aurrean daukagun neurri bakarra da. Lan honetan egunero gaudenak gara hortzimuga berri bat eraikitzen ari garenak eta honegaitik inork ez digu bizipoza kenduko. 
 
Honegatik guztiagatik Martxoaren 8 honetan, Gora emakume borrokalariak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario