martes, 26 de abril de 2022

Elkarrekin Donostiak onartezintzat jo du Udal gobernuak DBus-eko 31 lineako geltoki ezabatuak berrezartzeko izan duen atzerapena

Donostian, 2022ko apirilaren 25ean


Haizea Garayk, Ezker Anitza-IUko zinegotzia Elkarrekin Donostia udal taldean, udaletxean egindako aurreko batzordeetan Udal gobernuari eskatu zion Herreran eta Altzan linea horretatik kendutako geralekuen berreskurapena azkartzeko, eta galdetu zuen ea zergatik atzeratzen ari zen ohiko ibilbidea itzultzea, iazko iraileko osoko bilkuran onartu zutenean.

 

Udal gobernuak 2021eko irailean DBus-eko 31 lineatik kendu zituen geltokiak -hain zuzen, Renferen Herrera, Pikabea, Santa Barbara, Nerecan, San Martzial eta Martilumeko geralekuak- 30 km/o-tik gorako abiaduran ez zirkulatzeko neurria ezartzeagatik jasandako aldaketak argudiatuz, eta geraleku horiek berrezartzeko hartutako erabakia oraindik bete ez zuenez, Garayk mugikortasuneko zinegotziari Garayk mugikortasuneko zinegotziari galdetu zion zein egunetan gauzatuko zuen udal-gobernuak berreskutatze hori, “ezagunak baitira geltoki horiek kentzeak zerbitzuaren erabiltzaileengan sortzen ari diren eragozpenak”. Zinegotziak gogorarazi zuen, gainera, “Ekialdeko Barrutian parte hartzen duten auzo-talde eta elkarteek jada eskatu zutela ez ezabatzea, Udal-gobernuak horiek ezabatzeko asmoa zuela jakin zutenean, eta iazko irailean bertan erabaki zutela Barrutiko Batzarrean mugikortasuneko zinegotziari eskatzea linearen zerbitzua mantentzeko beharrezkoak ziren baliabideak ezartzeko”.

Geroztik hilabete batzuk igaro direnez, ezkerreko alderdiko zinegotziak mugikortasuneko zinegotziari galdetu zion zergatik ez zen berreskuratu Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza zerbitzu horren ohiko ibilbidea, eta gobernuaren zinegotziak erantzun zion linea horretako geralekuak maiatzaren hasierarako egokituko zirela; gaineratu zuen, zerbitzuaren itzulketa hori gertatu ez bazen, Dbus-eko langileen lan-egutegia egokitu behar zelako izan dela. Hala ere, “hori aitzakia jasanezina da”, Garayk dioenez, “jakinda lan-egutegiak gehienez ere urtarrilaren 1erako onartu behar direla, eta 31. lineako geltokiak berreskuratzeko mozioa joan den irailean onartu zela Osoko Bilkuran, geldialdi horiek berriro sartzeko egutegiak 2022ko urtarrilerako egokituta egon behar zirela. Ez dago aitzakiarik horrelako atzerapena izateko”.

Garayren hitzetan, “onartezina da Udal-gobernuak behin eta berriz entzungor egitea auzotarren eskaerei, eta kolektiboen eta elkarteen eskaeren aurkako erabakiak hartzea; izan ere, kolektibo eta elkarte horiek eskatu zuten lineak ez ezabatzeko, neurria hartu baino lehen”. “Era berean, onartezina da berrezartzea onartu ondoren, hura denboran atzeratzea eta sinesgarritasun gutxiko aitzakiak jartzea, jakinda hasieratik zerbitzu hori galtzeak kalte handia egiten diola hiriaren ekialdeko auzoetako biztanleriaren zati handi bati”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario