sábado, 15 de octubre de 2022

Ezker Anitza-IUk kritikatu du Gipuzkoako aldundiak GI-20 saihesbidea ingurutik igarotzearen ondorioz Herrerako bizilagunek dituzten arazoak konpontzeko asmoz ez duela ezer egin

 Donostian, 2022ko urriaren 14an


Ezker Anitza-IU Gipuzkoako koordinatzaile Arantza Gonzalezek proiektu edo aurreproiektu bat eskatu dio Foru Aldundiari, Bide Azpiegituretako diputatu Oiarbide andreak GI-20 errepideko tunelak Donostiako Herrera auzoan estaltzeko dituen zailtasun teknikoak zehazteko.


Arantza Gonzalezek, Ezker Anitza-IU Gipuzkoako koordinatzaile eta Elkarrekin Podemos-IU koalizioko batzarkideak, ostegun honetan eskatu du Aldundiak premiazko neurriak har ditzala GI-20 errepideko tuneletako ezpondetan izandako lur-jausien arazoak konpontzeko, eta, era berean, eremu horretan bizi diren pertsonek hainbat hamarkadatan saihesbideko tunelen gainean irekitako tarteen ondorioz jasaten ari diren trafiko-zarata ezabatzeko edo gutxitzeko zer jarduketa egingo dituen jakiteko.

Suhiltzaileen txostenaren arabera, lur-jausi gehiago izateko arriskua larria da, mantentze-lanik egin ez delako. Ulertezina da, bizilagunei eta bertatik igarotzen den trafikoari eragin diezazkieketen kalteengatik. Hori dela eta, Gonzalezek Bide Azpiegituretako diputatuari eskatu dio gaia eskumen-plano batera ez desbideratzeko eta inguruan atzerapenik gabe jarduteko.

Bestalde, inguruan bizi den inpaktu akustikoaren arazo larriari dagokionez, Gonzalezek uste du premiazko jarduketa bat beharrezkoa dela, eta berriro gogorarazi du “gune horretan ibilgailuen trafikoaren zarata ez dela gaueko ordutegian ere eteten; izan ere, Pasaiako porturantz garraiatzeko kamioien zirkulazioa jarraitua da gauetan, eta kutsadura akustiko horrek eragin oso negatiboa du bizilagunen atsedenerako eta osasunerako”. Hori dela eta, ezkerreko batzarkideak Bide Azpiegituretako diputatuari zuzendu zaio, hark azal ditzan GI-20 errepideko tunelen gainean irekitako tarteen behin betiko itxierari buruzko aurreikuspenak, eta diputatuak alegatu du “arazo teknikoak” daudela horiek estaltzeko, eta azpimarratu du eremu horretako zaratak arintzeko jarduketa “ez dagoela Aldundiaren lehentasunen artean”.

Ondorioz, Gonzalezek proiektu edo aurreproiektu bat egiteko eskatu du, estaldura hori gauzatzeko zailtasun teknikoak zeintzuk diren zehazteko, eta Aldundiari exijitu dio “auzotarren arazoen aurrean erantzun dezala, eta auzoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduteko aukera guztiak azter ditzala”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario